XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Hitz-ordena

1.0. SARRERA

Ezaguna da perpausaren barnean elementuak antolatzen direneko modua hizkuntza batetik bestera desberdina dela.

Fenomeno horretaz, aspaldidanik ohartu ziren hizkuntzalariak, eta hizkuntza batzuek beste batzuek baino hitz-ordena zurrunagoa dutela aipatzen da behin eta berriro.

Gertaera hori agerian uztearren, inguruan ditugun hizkuntzetara joko dugu: frantsesak eta ingelesak, adibidez, perpaus zuzenak gauzatzeko hitzen ordenaketa konkretua eskatzen dute1 Hau ez da euskarak izenordainak eliditzeko duen ahalmenaz sakontzeko lekua, baina edonola, garbi dago ahalmen horrek orden askatasunean nolabaiteko garrantzia duela: ingeles eta frantsesaren aditz-paradigman dagoen sinkretismo fonetiko/morfologikoak eragina izan duke izenordainak desagertzeko ezintasun horretan eta horren ondorioa bide den orden zurruntasunean.; gaztelera bezalako beste hizkuntza batzuek ordea, askatasun handiagoa azaltzen dute perpausen elementuak antolatzeko orduan.

Hizkuntzen tipologian, ordenaketa askea edo zurrunaz gain, subjektua (S), objektua (O) eta aditza (V) elementu garrantzitsuenen antolaketa kontutan hartzea erabaki da konbentzioaz, nolabaiteko sailkapen operatiboa gauzatu ahal izateko.

Horrela ba, hizkuntzak, oinarrizko antolaketa linealaren 2 Oinarrizko antolaketa horren gainean egin daitezkeen orden aldaketak kontutan hartu gabe. arabera sailkatu dira: SVO (ingelesa,...), SOV (japoniera,...), VOS (tagaloa,...)

Euskararen kasura hurbilduz, perpausaren elementuen ordenaketa askea dela esan dugu; horrela, aurreko hiru elementuen edozein antolaketa onargarria izango da hasiera batean behintzat.

Hala ere. hizkuntzalariek oinarrizko ordenaz edo ordena neutroaz aritu direnean, SOV delakoa proposatu dute gehienetan3 Ikus Rijk (1969) eta Euskaltzaindiaren Gramatika (EGLU-I, eranskina), 1987..